BIDALTZEA ETA ORDAINTZEA
24 orduko denda operatiboa asteko 7 egunetan, urteko 365 egunetan.
Nola erosi
- URRATSA: Gure webgunean erregistratu eta, behin izena eman duzunean, sartu zure sarbide datuekin.
- URRATSA: Nabigatu gure produktuen katalogo osoan eta iragazi zure bilaketa generoaren, tamainen edo jantzi moten arabera. Artikulu guztien argazkia ikus dezakezu, salmentaren azken prezioa ere bai, eta nahi duzun neurria eta unitateak aukera ditzakezu.
- URRATSA: Jarraian, ordainketa modua aukera dezakezu.
Nola jakin online erosketa behar bezala egin dudala?
Zure erosketa arrakastaz egin dela jakingo duzu, EKFB/UFDVk zure eskariari buruzko informazio guztia jasotzen duen mezu elektroniko bat bidaltzen dizunean.
BEZa barne dago?
Erakusgai dauden produktuen prezioak zerga guztiak kontuan hartuta adieraziko dira, prestaketaren eta bidalketaren kostuak izan ezik.
Bidalketa gastuak
- EZ dugu saltzen ez Kanarietan, ez Ceutan ez Melillan
- Penintsulako garraioa: 6 €, BEZa barne. 49 €-tik gorako eskaerek doako bidalketa izango dute
- Balearretako garraioa: 9 €, BEZa barne. 100 €-tik gorako eskaerek doako bidalketa izango dute
- Portugalgo garraioa: 9 €, BEZa barne. 100 €-tik gorako eskaerek doako bidalketa izango dute
- Europako gainerako tokietako garraioa: 15 €, BEZa barne (ez dago doako garraiorik)
EKFB/UFDVk eskubidea du auziren bat duen edo horren zilegitasunari buruzko arrazoizko zalantzak dituen bezero baten eskaera oro atzera botatzeko.
Eskaera egin ondoren eta salmenta bidaltzeko prozesua amaitu aurretik produktu bat erabilgarri ez badago, bezeroari mezu elektronikoz edo telefonoz emango zaio bidalketa partzialaren edo eskaera baliogabetzearen berri.
Produktuaren eskuraezintasunari buruzko informazioa ematerako kontuan zordunketa egin bada, dagozkion zenbatekoen itzulketa egingo da, eta bezeroari horren berri emango zaio, mezu elektroniko bat bidalita edo telefono dei baten bidez. Prozedura hori hasitakoan, EKFB/UFDVk bezeroak ordaindutako zenbatekoa itzuliko du, erosketarako erabili zen edo dagokion unean adierazitako ordainbidearen bidez, eta ahalik eta lasterren.
EKFB/UFDVk eskubidea izango du artikulu baten edo batzuen eskaera –osoa edo partziala– ezeztatzeko, produktuaren fitxan, irudian edo prezioan errore informatikoren bat edo nolabaiteko irregulartasunen bat dagoenean. Ezeztatuz gero, dagozkien zenbatekoak itzuliko dira, eta erabiltzaileari mezu elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaio eskaera partziala bidali dela edo ezeztatu egin dela.
Bankuak ezezkoa emanez gero, eskaera automatikoki baliogabetuko da. Erosketa gauzatu baldin bada, eta bezeroak ordainketa erakundean kargu bat atzera egitea eskatzen baldin badu, bezeroak, adostasunez, atzerapen horrek eragindako kalte-galerak ordaindu beharko dizkio EKFB/UFDVri.
Ez dira posta kutxetan entregatutako eskaerak onartuko.
ITZULKETAK
Iritziz aldatzen baduzu, erositako produktuak jaso eta hurrengo 14 egun baliodunetan itzuli ahal izango dituzu, barruko arropa edo bainugelako arropa izan ezik; eta dirua itzuliko dizugu.
EKFB/UFDVk ezartzen du web atariak itzulketaren berri emateko eskura jartzen dizkion bitartekoak erabili behar dituela bezeroak, edo, bestela, mezu elektroniko bat bidali behar duela, helbide honetara: ekfb@euskalkirola.eus
Une horretatik aurrera, bezeroak 3 egun naturaleko epea izango du itzulitako produktuak EKFB/UFDVk emandako helbidera helarazteko, honako baldintza hauetan:
- Produktuak egoera ezin hobean egon behar du, eta jatorrizko enbalajearekin eta etiketatzearekin. Itzulketa ezin izango da egin, inola ere, hornitutako produktuak erabili direla agerian badago, edo markaren bilgarria nolabait urratu baldin bada.
- Produktuak jasotakoan zituen eta markari dagozkion osagarri guztiak gorde behar ditu.
Entregatutako produktua akastuna edo okerra izan ezean, itzulketarekin lotutako gastuak eta arriskuak bezeroaren kontura izango dira. Bezeroak, beraz, segurtasunez eta beharrezko bermeekin bidali beharko ditu, itzulitako salgaiak kontserbazio egoera ezin hobean irits daitezen. Entregatutako produktua akastuna edo okerra denean, EKFB/UFDV arduratuko da produktua berriz jasotzeaz.
Itzulketa horren ondorioz, EKFB/UFDVk salgaiak jaso eta 14 egun naturaleko epean itzuliko da dirua bezeroaren kontura. Produktuak itzuliz gero, itzulitako produktuaren/produktuen erosketa prezioaren adinako itzulketa egingo da. Itzulketan ez dira sartzen entrega gastuak.