Identifikazioa eta titulartasuna

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko, titularrak bere identifikazio datuen berri eman du:

 

  • Titularra:  Euskal Kirol Federazioen Batasuna.
  • IFZ: G20791596
  • Helbidea: Makaletako Etorbidea, z/g, 48991 Getxo (Bizkaia), Bizkaia –
    Espainia.
  • Helbide elektronikoa:  ekfb@euskalkirola.eus
  • Harremanetarako telefono zenbakia:  946 232 689
  • Webgunea:  https://www.euskalkirolashop.eus

 

Helburua

Hau da webgunearen helburua: Kirol arroparen online salmenta.

 

Erabilera baldintzak

Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du, eta horrek orri hauetan jasotako klausula eta erabilera baldintza guztiak osorik onartzea dakar berarekin:

Klausula eta baldintza horietako guztiekin ados ez bazaude, ez erabili webgunea.
 
Webgunera sartzeak ez du esan nahi, inola ere, titularrarekin harreman komertziala hasiko duzunik.
 
Webgunearen bidez, titularrak eta/edo haren laguntzaileek Internet bidez argitaratu dituzten hainbat eduki eskuratu eta erabili ahal izango dituzu, besterik gabe.
 
Horretarako, behartuta eta konprometituta zaude webguneko edozein eduki EZ erabiltzera legez kontrako xede edo ondorioekin, zeintzuk debekatuta dauden Lege Ohar honetan edo indarrean dagoen legerian, hirugarrenen eskubideak eta interesak kaltetzen dituztelako edo edozein modutan edukiak, ekipo informatikoak edo gordetako dokumentuak, artxiboak eta norberaren edo titularrak, beste erabiltzaile batzuek edo Interneteko edozein erabiltzailek
kontratatutako edozein ekipo informatikotan biltegiratutako era guztietako edukiak normaltasunez erabiltzea galarazi edo horiek kaltetu, erabilezin utzi, gainkargatu edo honda ditzaketelako.
 
Titularrak eskubidea izango du indarrean dagoen legedia urratzen duten, hirugarrenen eskubideak edo interesak kaltetzen dituzten edo, bere iritziz, horiek argitaratzeko egokiak ez diren iruzkin guztiak kentzeko.
 
Titularra ez da erabiltzaileek iruzkin sistemaren, sare sozialen edo parte hartzeko beste tresna batzuen bidez emandako iritzien erantzule izango, aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoaren arabera.

 

Segurtasun neurriak

Titularrari ematen dizkiozun datu pertsonalak datu base automatizatuetan gorde daitezke, edo ez, horien titulartasuna titularrari baino ez baitagokio. Titularrak bere gain hartzen ditu datu horietan dagoen informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatzen duten neurri tekniko, antolamenduzko eta segurtasuneko guztiak, datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
 
Hala ere, jakin behar duzu sistema informatikoen Interneteko segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta, beraz, titularrak ezin duela bermatu erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo horietan dauden dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez egotea, nahiz eta titularrak beharrezko bitarteko guztiak jarri eta segurtasun neurri egokiak hartu dituen elementu kaltegarri horiek egotea saihesteko.

 

Datu pertsonalen tratamendua

Titularrak datu pertsonalen tratamenduari buruz jasotzen duen informazio guztia kontsulta dezakezu Pribatutasun Politika.

 

Edukiak

Titularrak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik lortu ditu informazioa, multimedia edukia eta webgunean jasotako materialak, baina jasotako informazioa zuzena dela ziurtatzeko arrazoizko neurri guztiak hartu baditu ere, titularrak ez du bermatzen informazio hori zehatza, osoa edo eguneratua izango denik. Titularrak berariaz uko egiten dio webguneko orrietan dagoen informazioan akatsik edo omisiorik izanez gero sor daitekeen erantzukizunari.
 
Debekatuta dago legez kanpoko edukiak, birus informatikoak edo, oro har, titularraren edo hirugarrenen eskubideei eragiten dieten edo horiek urratzen dituzten mezuak webgunearen bidez transmititzea edo bidaltzea.
 
Webgunearen edukiek informatzeko helburua baino ez dute, eta ez dira salmenta eskaintzatzat, erosketa eskaintzatzat edo beste edozein eragiketa egiteko gomendiotzat hartu behar, berariaz hala adierazten ez bada behintzat.
 
Titularrak eskubidea du webgunearen edukia, loturak edo webgunearen bidez lortutako informazioa aldatzeko, eteteko, ezeztatzeko edo mugatzeko, aldez aurretik jakinarazi gabe.
 
Titularra ez da webgunean jasota dagoen informazioa edo titularraren sare sozialetan dagoen informazioa erabiltzeak eragin ditzakeen kalte-galeren erantzule izango.

 

Cookie Politika

Cookieak biltzeko eta tratatzeko politikari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu Cookie Politika orrian.

 

Beste webgune batzuetarako estekak

Titularrak hirugarrenen webguneetarako sarbidea eman diezazuke, esteken bidez, Interneten beste informazio iturri batzuk badaudela jakinarazteko helburu esklusiboarekin, eta horietan webgunean eskainitako datuak aberastu edo osatu ahal izango dituzu.
 
Beste webgune batzuetarako esteka horiek ez dira, inola ere, iradokizun edo gomendio bat helmugako webguneak bisitatzeko, horiek titularraren kontroletik kanpo baitaude, eta, horrenbestez, titularra ez da estekatutako webguneetan jasotako edukiaren erantzule izango, ez eta estekak jarraitzean lortzen duzun emaitzaren erantzule ere. Halaber, titularrak ez du erantzungo sarbidea emandako webguneetan dauden esteka edo loturen gainean.
 
Esteka ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, lotura ezartzen den gunearen jabearen eta titularraren artean harremanik dagoenik, ezta titularrak bertako edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere.
 
Webgunean aurkitzen duzun esteka batetik kanpoko webgune batera sartzen bazara, beste webgunearen pribatutasun politika propioa irakurri beharko duzu, zeina gure webgunearena ez bezalakoa izan daitekeen.

 

Jabetza intelektuala eta industriala

Eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Webgune honetara sartzeko baldintza hauek bete beharko dira: edukien erreprodukzioa, biltegiratze iraunkorra eta hedapena edo helburu publiko edo komertziala duen beste edozein erabilera berariaz debekatuta dago, aldez aurretik titularraren berariazko eta idatzizko baimenik gabe.

 

Erantzukizunaren muga

Titularrak ez du erantzukizunik izango Interneten eskaintzen diren zerbitzuetan edo edukietan etenak edo funtzionamendu txarra egonez gero, arrazoia edozein dela ere. Halaber, titularra ez da erantzule izango sarea erortzeagatik, horren eraginezko negozio galera edo beste ondorio batzuengatik, argindarraren aldi baterako etenaldiengatik edo titularrarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik eragin ahal zaizun beste edozein zeharkako kalterengatik.
 
Webgunean jasotako informazioan oinarrituta erabakiak eta/edo ekintzak hartu aurretik, titularrak gomendatzen dizu jasotako informazioa beste iturri batzuekin egiaztatzea eta kontrastatzea.

 

Jurisdikzioa

Lege Ohar hau Espainiako legediak arautzen du oso-osorik.

 

Harremanetarako

Lege Ohar honi buruzko zalantzarik baduzu edo webguneari buruzko iruzkinen bat egin nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidal dezakezu, helbide honetara: ekfb@euskalkirola.eus